Antonio bertakoek sekretu ugari dituztela ohartuko da, eta haien artean kondaira aztoragarri bat. Egun horietan bizitakoarekin, batzuetan errealitateak mitoak ere gainditzen dituela konturatuko da Antonio...
Bi pertsona mailako. Maila-kopuru ezezagun bat. Plataforma bat janariarekin haientzat guztientzat. Goian daudenean gehiegi pentsatzen duten horietako bat zara? Edo behean daudenean ausardiarik ez duten horietako bat? Horretaz beranduegi jabetuz gero, ez zara zulotik bizirik irtengo
Birdboy eta Dinki bi nerabe dira, eta hondamendi ekologiko batek astindutako uharte batetik ihes egitea erabakiko dute: Birdboy, mundutik isolatuz; Dinki, berriz, bidaia arriskutsu batean abiatuz, Birdboy berarekin joango delakoan.
Aktore ospetsu bat bere ibilaldi profesionalaren ohorean egingo duten ekitaldi batera zihoala limusinan harrapatuta geratu da. Kristalak ilunduta eta ateak itxita, ahots oker batek argi eta garbi esaten dio bere bidaia behar baino desatseginago egitea nahi ez badu, gau honetan bere agindu guztiak bete beharko ditu.
Ordua heldu da, ikuskizuna hastear dago.
La Trini, flamenko dantzari ospetsua, bere senarraren heriotzaren ostean eszenatokiak alde batera uzten ditu, depresio handian murgilduta. Hori gutxi balitz, bere semea Damianek dementzia sinaleak erakusten hasi da: deabru bihurri batek hartuta, Damianek gaiztakeria krudel eta dibertigarrienak egiten ditu. Bere onetik aterata, Trinik Aita Lenin kontaktatzen du, fede-krisi bat igarotzen ari den euskal apaiza.