Bidaia luzea
2009

Bidaia luzea

Azken lau urteotan Espainiako Gerra Zibilaren memoria historikoaren inguruan egindako ikerketak estatuko hainbat lekutara eraman gaitu. Hari nagusia bizirik daudenen aldarrikapenari kasu egitea izan da beti, gatazka hartan hil, fusilatu eta desagerrarazi zituzten gertukoen oroimenez, egun ahaztuta baitaude. Halere, heriotza-mota horiek ez ezik, beste batzuk ere gertatu ohi dira indarkeriazko edozein gatazkatan, armekin zuzeneko loturarik ez dutenak: goseak, gaixotasunek eta izurriteek eragiten dituzte; egun, albo-kalte esaten zaie. Hain zuzen, halakoa da 2005ean Sevillako iparralderaino ikertzera eraman gintuen kasu berezia: berrogeita hamar pertsona baino gehiago hil zituen presoz beteriko tren-istripu izugarria. Oraindik gorpuak identifikatu gabe daude gertaeratik hurbil dagoen herriko hilerriko hobi komun batean. Hildakoen senideek ez zuten inoiz jakin, eta egun ere ez dakite, zer gertatu zen benetan. Zorigaiztoko ezbeharrari buruzko informazioa urria eta kalkulatua zela eta, interpretazio oso desberdinak egin zituzten: ustekabeko istripu tristea; aurrez antolaturiko atentatu hilgarria...

0h 53min
Bidaia luzea
  • Azken lau urteotan Espainiako Gerra Zibilaren memoria historikoaren inguruan egindako ikerketak estatuko hainbat lekutara eraman gaitu. Hari nagusia bizirik daudenen aldarrikapenari kasu egitea izan da beti, gatazka hartan hil, fusilatu eta desagerrarazi zituzten gertukoen oroimenez, egun ahaztuta baitaude. Halere, heriotza-mota horiek ez ezik, beste batzuk ere gertatu ohi dira indarkeriazko edozein gatazkatan, armekin zuzeneko loturarik ez dutenak: goseak, gaixotasunek eta izurriteek eragiten dituzte; egun, albo-kalte esaten zaie. Hain zuzen, halakoa da 2005ean Sevillako iparralderaino ikertzera eraman gintuen kasu berezia: berrogeita hamar pertsona baino gehiago hil zituen presoz beteriko tren-istripu izugarria. Oraindik gorpuak identifikatu gabe daude gertaeratik hurbil dagoen herriko hilerriko hobi komun batean. Hildakoen senideek ez zuten inoiz jakin, eta egun ere ez dakite, zer gertatu zen benetan. Zorigaiztoko ezbeharrari buruzko informazioa urria eta kalkulatua zela eta, interpretazio oso desberdinak egin zituzten: ustekabeko istripu tristea; aurrez antolaturiko atentatu hilgarria...

  • Generoak
  • Estreinaldia
    01/01/2009
  • Hizkuntzak
  • Herriak
    • Iraupena
      0 hour 53 minute
    • Kolorea

        Press Enter / Return to begin your search or hit ESC to close

        By signing in, you agree to our terms and conditions and our privacy policy.

        New membership are not allowed.