Kamera Iluna
Taldea eta Aktoreak
Anek, 13 urteko neskatoak, ikusmena galdu du. Gurasoak behin eta berriz saiatzen dira ebakuntza egin diezaioten; Ane, baina, pubertaro betean dago, eta galderak egiten dizkio bere buruari: zer da ederra izatea? Norbaiten gustukoa izan naiteke? Oporretan, kostaldeko herri bateko familiaren etxean, osaba Antonio agertuko da, munduaren erdia zeharkatu duen argazkilaria, aire freskoa balitz bezala. Lehen maitasunaren uda da... eta lehen hilekoarena. Antoniorekin, Anek argazkilaritza ezagutuko du. Kamera eskuan, detektibeen antzera, eta amaren etsipenerako, Anek eguneroko eszenak harrapatuko ditu, harik eta inork ikusi edo erakutsi nahi ez dituen gauzekin topo egingo duen arte... Bere burua biktimatzat jo beharrean, Ane nerabe eta itsu gisa bere bidea aurkitzeko borrokatuko da.
- Generoak
- Estreinaldia14/09/2012
- Hizkuntzak
- Filming Locations
- Mundaka
- Filming Dates
- 30/06/2010 - 02/10/2010
- Produkzio Konpainia
- Banatzaileak
- Iraupena1 hour 31 minutes